Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Munitibar
2009ko uztailak 3, Barikua

Azken ordukoak

Munitibarko hiru neska, Bizkaiko pala txapeldunak

2009-06-23 | 17:04:04

Munitibarko hiru neska, Bizkaiko pala txapeldunak

Iziar Lejarzegi, Aiora Astorkia eta Leire Irusta 1996koak dira

Armintza, Bakio, Basauri eta Sopelako taldeak izan dituzte aurkari, baina "erraz" gainditu ei dituzte. Neska gehiago ere palan jokatzera animatu nahiko lituztekeela diote.

Erantzun 1

2009-05-18 | 16:16:39

Gimnasio berria lau hilabetetan egingo dela aurreratu du Udalak

Lanak aurten hasi eta amaituko badira ere, datorren urtean ere zer edo zer egingo dela aurraratu du Udalak.

Munitibarko frontoi atzean dagoen hiltegi zaharrean gimnasio berria eraikiko du Udalak. Lanen esleipena aste bat barru egingo da. Udalak esan duenez, gimnasioa egiteko lanak aurten hasi eta amaituko dira. Hala eta guztiz ere, datorren urterako zer edo zer egiteko geratuko dela aurreratu dute Udal teknikariek.

Ez du erantzunik

2009-04-24 | 15:46:49

Ziortza-Bolibarrera doan errepideko errail bat itxi da, lanengatik

Bengolako energia berriztagarrien zentroko instalazioetara ailegatuko den bidea egin nahi du Learrik.

Munitibarretik Ziortza-Bolibarreranzko bidean errail bat itxi da eta zirkulazioa semaforoagaz dago bideratuta. Learrik esan duenez, lanak bi aste inguru iraungo dute. «Bengolako energia berriztagarrien interpretazio zentroko instalazioetara ailegatzeko bide bat atera behar da errepide ondora eta horregatik daude indusmakinak mendia jaten». Leku horretan hainbat lan egiten daude Learrikoak

Ez du erantzunik

Korrikaren usainean

2009-03-21 | 17:26:37

Korrikaren usainean

Munitibarrera ailegatu da Kultur Bira, Korrika 16a badatorrela gogora ekarriz; aurtengo edizioan ere euskararen aldeko lasterketa herritik ez dela pasatuko eta "penatuta" dauden arren, atariko polita egin zuten bariku iluntzean.

Orain dela urte biko Korrika Lea-Artibaiko herrietatik igaro zeneko irudiak ikusiz abiatu zen bariku iluntzean Munitibarren antolatutako Kultur Biraren ekitaldia. 
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak AEKgaz elkarlanean argitaratutako bideoa amaitu ahala, Munitibarko AEK-ko bost ikasleak eta bertako irakaslea prest zeuden. Jendearen artean paperak banatu, eurenak ere eskuetan hartu eta kantatuz iragarri zuten, Korrika badatorrela. Hainbat Korrika ediziotako kantuen nahasketa zeukaten landuta, izan ere.
Ondoren etorri ziren euskal dantzen doinuak. «Tira, dantzara!», esan zien irakasleak ikasleei, Zazpi jauziak entzun zuenean; «hau ikasi dugu-eta!». Munitibarko txiki zein nagusiek bat egin zuten korroagaz. Bitartean, txokolate beroa nahi zuenak ere eskura zeukan. Baita Korrikako materiala ere, bertan ipinitako dendan.
Korrika 16 Munitibartik igaroko ez den arren, inork ere ezingo du esan euskarari eta Korrikari Ongi Etorri esan ez zaionik bertan.

Ez du erantzunik

2009-02-25 | 14:46:37

Plan orokorraren proposamenak udaletxean daude, iradokizunen zain

Iradokizunen orriak aurkezteko epea martxoaren 15ean amaituko da; orriok etxeetara ere banatu dira.

Munitibarko Herri Antolamendurako Plan Orokor berriaren hasierako proposamenen planoak eta dokumentazioa udaletxean daude, herritarrek iradokizunak aurkezteko zain. Proposamenok ikusteko aukera martxoaren 15ean amaituko da.

Ez du erantzunik

2009-02-20 | 17:07:50

Hasi dira inauteriak

Eskolako ume eta irakasleak faraoi jantzi dira.

Inauteriei hasiera emateko plazan dantza egin dute Munitibarko eskolako umeak eta irakasleak.

Ez du erantzunik

Herrian giroa nagusitu da sanbizenteetako ospakizunetan

2009-02-14 | 18:54:32

Herrian giroa nagusitu da sanbizenteetako ospakizunetan

Mus Txapelketan 46 bikotek parte hartu dute aurten.

Orain arte egin izan diren ekintzak ez ezik, puzgarriak eta bestelako jolasak ere egin dira hainbeste atzeratutako San Bizente Jaietako ospakizunetan.

3 erantzun

2009-01-21 | 15:39:09

Botikina martxan jarri du Udalak, 2006an eskaera egin eta gero

1999an botikina itxi zenetik ona herritarrek herritik kanpora irten behar izaten zuten botikak erostera.

«Herritarren beharrei erantzuteko», abenduan hasi zen martxan Munitibarko Botikina. Udalak 2004an egin zuen Eusko Jaurlaritzan botikinaren eskaera eta urte batzuk geroago, herriak berriro botikina dauka.
1999an itxi zen aurretik zabalik zegoen botikina. «Horrek herrian hutsune bat utzi zuen eta beharrizan hori bete nahian, Udalak 2004an Jaurlaritzari botikina zabaltzeko eskaria egin zion», azaldu dute Udaleko beharginek.
Jaurlaritzak botikinaren irekiera baimendu bazain pronto botikinean behar egingo zuen botikariaren bila hasi zen. «Bilaketa hori Jaurlaritzak egin behar du eta hasieran Busturiko beti esleitu zion egiteko. Azkenean behargin hori atzera bota zen eta EAkoa aurkeztu zen eta Jaurlaritzak berari eman zion botikinean behar egiteko baimena».

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

DEIALDIAK

Datu-basea sortzeko deialdia
ONDARROA, Ondarroan - 2009-07-01

ODOL EMATEA

Odol ematea
ONDARROA, Itsas-aurren - 2009-06-29

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Esaldia

Markel Robles (Eibarko jokalaria): «Zuloan zenbat eta denbora gehiago egon, gero eta gaitzagoa da handik irtetea, baina kontziente gara non gauden; taldea bizirik dago»

Irudia

Morroko pintadak kentzen ari dira

Morroko pintadak kentzen ari dira

Morro handiko musturrean zegoen 'Presoak etxera' pintada kentzen hasi ziren ekainaran bigarren astean, eta orain, 'Egunkaria aurrera' eta 'Egin askatu' ipintzen dutenak kentzen dabiltza. Egunkariak itxi zituztenean margotu zituzten. 'Berria' egunkariaren bosgarren urteurrena ospatzeko Kafe Antzokian egin zen ekitaldian, Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendariak eskerrak eman zizkien herritarrei, bere garaian 'Euskaldunon Egunkaria'-ren aldeko margoketa hori egitearren.

Eztabaidak

Lea-artibai

"A-8ra arinago heltzeko" bideak

Bizkaiko Diputazioak 2013rako Markina-Xemeindik Ondarroara doan bidea konponduko du, besteak beste. Gainera, Lekeitiotik A-8 autobidera ailegatzeko hamasei minutu gutxiago beharko direla iragarri dute. Zer iritzi duzu horren guztiaren gainean?

Jasotako azken mezua:

2009-06-24

Sasoi ixangor hau eztabaidiau txapateko ez? Urtebete da hasi zala ixe. Sin más, komentaxo bat etxear...(+)

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.