
2008-07-03 | 14:02:01
Gazteek etxeen eraikuntza «masiboa» salatu dute
Orain urte batzuk etxe falta bazegoen ere, orain herritarren beharrizanak aldatu egin direla azaldu dute.
Munitibarko gazteek herria etxeen eraikuntza «masiboa» jasaten ari dela salatu dute. Orain urte batzuk herriak etxebizitzen beharra zuela onartzen badute ere, orain, momentu honetan, etxe gehiago eraikitzeak herritarren beharrizanak ez dituztela asetzen azaldu dute.
2008-06-19 | 14:35:17
Zapatuan jokatuko da V. Rallysprint puntuagarria
Antolatzaileek egiaztapenak egiteko parte-hartzaileak 09:00etan udaletxean egon beharko dute.
Munitibarko plazatik hasita, Aulesti, Ziortza-Bolibar eta Mendata zeharkatuko dute aurten Munitibarko V. Rallysprint-ean parte hartzen duten autoek. Lehenengo parte-hartzailea 15:00etan hasiko da ibilbidea egiten eta 19:30ean amaituko du. Txapelketa antolatzen duen Gernika Racing Elkarteko kideen esanetan, «zirkuituari hiru buelta emateko, gutxi gora behera, hiru ordu eta erdi beharko dituzte parte-hartzaileek».
2008-06-03 | 14:23:39
Etxebizitza tasatuetan izena emateko epea ekainaren 16an amaitzen da
Etxebizitza garestienak 168.000 euro inguru balioko ditu eta 82 metro karratu izango ditu
Bizkailur enpresa Munitibarko Gerrikaitz auzoan eraikitzen dabilen hamabi etxebizitza tasatuetan izena emateko azken eguna ekainaren 16a izango da. Etxebizitza bat eskuratzerakoan, Munitibartarrek lehentasuna izango dutela iragarri du Munitibarko Udalak. Etxebizitzen esleipena aldiz, ez du Udalak egingo, Bizkailur enpresak baizik.
2008-04-17 | 13:55:10
Munitibarko udalbatzak UEMAtik irtetea erabaki du
EUDELek zerbitzu bera ematen duela diote eta kostu barik
Atzo egindako plenoan onartu zen erabakia. Munitibar, bigarren herria izan zen UEMAn sartzen.
2008-03-26 | 13:03:06
Norabide bakarreko errepide sare berria egin nahi du Udalak
Eliza atzean, 120 autorentzako aparkalekua egin nahi da proiektuaren bigarren zatian
Gerrikaitz auzoko irisgarritasuna hobetzeko asmoz, Udalak eliza atzetik errepide bat egiteko proiektua aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundian. Funtsean, Udalaren asmoa, herri osoa errepide nagusi batez inguratuta egotea da. «Horrek herriko zirkulazioa erraztuko du eta norabide bati jarraiki herri osoa inguratu ahalko dute auto gidariek», adierazi du Munitibarko Udalak. Hala ere, printzipioz, proiektua ez da gauzatuko, horretarako, Aldundiak dirulaguntzak eman beharko baititu.
2008-03-07 | 12:29:14
Zaharren egoitzako indusketa lanak eta euste horma egin dituzte
2009ko irailean ateak zabalduko dituztela aurreratu du Oizpek
Munitibarren egiten dabiltzan zaharren egoitzako indusketa lanak eta euste horma bukatu dituzte dagoeneko. Orain, eraikinaren oinarriak egiten hasiko direla aurreratu du Oizpe kooperatibak. "Gauzak guk uste baino hobeto doaz", azaldu du Oizpeko zuzendari Rebeca Urriolabeitiak.
2008-02-25 | 13:07:08
Etxebizitza tasatuak lortzeko irizpideak argitaratu dira
Apirilaren lehen astera arte, alegazioak aurkeztu ahalko dira etxebizitzak eskuratzeko irizpideen gainean.
Munitibarko Udalak Gerrikaitz 4 plangintza arloko hamabi etxebizitzak eskuratu ahal izateko irizpideak zehazteko beharra Bizkailur enpresaren esku utziko duela jakinarazi du. Munitibartarrek, ez ezik, Busturialdeko eta Lea-Artibaiko bizilagunek ere aukera izango dute etxebizitza eskuratzeko.
IRTEERAK
Frantziako Tourrera irteera
LEA-ARTIBAI, - 2008-07-03
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.