Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Munitibar
2008ko urriak 7, Martitzena

2008-06-19 | 14:35:17

Kirola

Zapatuan jokatuko da V. Rallysprint puntuagarria

Antolatzaileek egiaztapenak egiteko parte-hartzaileak 09:00etan udaletxean egon beharko dute.

Munitibarko plazatik hasita, Aulesti, Ziortza-Bolibar eta Mendata zeharkatuko dute aurten Munitibarko V. Rallysprint-ean parte hartzen duten autoek. Lehenengo parte-hartzailea 15:00etan hasiko da ibilbidea egiten eta 19:30ean amaituko du. Txapelketa antolatzen duen Gernika Racing Elkarteko kideen esanetan, «zirkuituari hiru buelta emateko, gutxi gora behera, hiru ordu eta erdi beharko dituzte parte-hartzaileek».


Aurten ere mendi arteko ibilbide luzeagaz dator Munitibarko Rallysprint-a. Guztira 143,25 kilometro egin beharko dituzte bosgarren aldiz egingo den txapelketa honetan parte hartuko duten 63 pilotuek eta nola ez, beraiekin batera autoan joango diren kopilotuek.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.