
2008-02-25 | 13:07:08
Udala
Etxebizitza tasatuak lortzeko irizpideak argitaratu dira
Apirilaren lehen astera arte, alegazioak aurkeztu ahalko dira etxebizitzak eskuratzeko irizpideen gainean.
Munitibarko Udalak Gerrikaitz 4 plangintza arloko hamabi etxebizitzak eskuratu ahal izateko irizpideak zehazteko beharra Bizkailur enpresaren esku utziko duela jakinarazi du. Munitibartarrek, ez ezik, Busturialdeko eta Lea-Artibaiko bizilagunek ere aukera izango dute etxebizitza eskuratzeko.
Udalak otsailaren 6an egindako aparteko bilkuran adostutakoaren arabera, Bizkailur S.A. enpresa Gerrikaitz auzoan egiten dabilen etxebizitzetatik hamabi eskuratzeko pertsonen hautaketa enpresaren beraren esku egongo da.
Momentuz, irizpideak argitaratu badira ere, eskatzaileek aukera izango dute irizpide hauen gainean alegazioak aurkezteko. Hori bai, alegazio hauek aurkezteko 60 eguneko epea dago eta apirilaren lehen astea izango litzateke epemuga. Behin epe hori pasatzen denean, jasotako iradokizunak kontuan hartuz, irizpideak berriro argitaratuko dira Bizkaiko Boletin Ofizialean eta orduan hogei laneguneko epea egongo da eskari berriak egiteko.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.