
2008-03-26 | 13:03:06
Azpiegiturak
Norabide bakarreko errepide sare berria egin nahi du Udalak
Eliza atzean, 120 autorentzako aparkalekua egin nahi da proiektuaren bigarren zatian
Gerrikaitz auzoko irisgarritasuna hobetzeko asmoz, Udalak eliza atzetik errepide bat egiteko proiektua aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundian. Funtsean, Udalaren asmoa, herri osoa errepide nagusi batez inguratuta egotea da. «Horrek herriko zirkulazioa erraztuko du eta norabide bati jarraiki herri osoa inguratu ahalko dute auto gidariek», adierazi du Munitibarko Udalak. Hala ere, printzipioz, proiektua ez da gauzatuko, horretarako, Aldundiak dirulaguntzak eman beharko baititu.
Oraindik orain, Gerrikaitzeko bihurgunean bigarren bide bat hartu behar izaten dute auto gidariek eliza aurrera ailegatzeko. Hori dela eta, Munitibarko Udalak, auzo guztia errepide sare jarrai baten bidez lotzeko asmoa erakutsi du eta horretarako, proiektu bat egin du.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Eliza aurreko aldapa bigarren mailan geratuko da
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.