Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Munitibar
2008ko uztailak 6, Domeka

2008-04-17 | 13:55:10

Udala

Munitibarko udalbatzak UEMAtik irtetea erabaki du

EUDELek zerbitzu bera ematen duela diote eta kostu barik

Atzo egindako plenoan onartu zen erabakia. Munitibar, bigarren herria izan zen UEMAn sartzen.

 

 

Jasotako erantzunak:

17

Atapuerko | 2008-04-28

Bai, bai. Dale zeuek nahi dozuenari, baina oraindik ez dakigu zenbat irabazten zuen UEMAko zuzendariak. Zergaitik izango ete da?

16

2008-04-23

UEMAri txiringito deitzen dautsonak ez jakintaasun makala ez dau erakusten eta errepesto falta galanta. Eta foro honetan besteenganako errepetua ez dot uste inoiz falta beharko litzakeenik. Baina hor batzuei eskatzia alprerrko beharra...

15

Atapuerko | 2008-04-22

Foru honetan idaztzi daben baten batek bai daki zehatz zenbat diru irabazten daben UEMAko zuzendariak. Eta zenbat urte daroian dirutza hori irabazten, gitxi edo ezer probetxukorik egin barik. Eta datu hau ez da txorrada bat, oso garrantzitsua baizik, txiringitoaren errealitatea argitzeko. Eta esan neban modura, diru publikoak diranez, eskubide guztia daukagu datu hori jakiteko.

14

2008-04-20

Berriro ere neu. Ahaztu egin zait batek galdetu didanari erantzutea. Nik ez dakit zenbat kobratzen duten UEMAko teknikariek eta koordinatzaileak. Egia esan ez zait gehiegi inporta, uste dut azken honek dexente irabazten duela. Ni behintzat ez naiz gogoratzen batzarretan horrelako datu zehatzik ematen zen, ez dut uste. Ala ere, gehitu nahi nuke udal asko eta askok ez zutela kuotarik ordaintzen eta langileei soldatak ordaintzeko arazoak zeudela. "Moroso" hauek kolore guztietakoak ziren, baina batez ere aipatzekoa ezker abertzaleak UEMAn zuen lider naparraren herria. Urtero izaten zen morosoen artean...

13

2008-04-20

Berriro diot, lau urtean ez da euskararen inguruan apenas hitzegin UEMAren urteko batzarretan! eta urte hauetan ez funtzionatzearen arrazoietako bat langileak (4 ez 5, bale!) golperik ez dutela eman da, baina egia da errua ez dela beraiena bakarrik!!! Urteko batzarretara joaten ez ziren ordezkariak ere errua dute, jakina!!! (alderdi guztietakoak). Urtero Santo Tomas egunez, zapatu goiz baten, Zestuan batzen ginenean kuorumik ere ez genuen izaten eta askotan!!! Eta zer esan zuzendaritza batzordeaz, ni neu ez nengoen baina entzun dudanaren arabera oso kide gutxi joaten ziren bileretara (eta ez EAJkoak eta EAkoak falta zirelako bakarrik!!!). Inork ukatuko al dit ba urteroko batzar horiek EAJ eta EAkoei botolapurrak eta horrelakoak esateko erabiltzen ez zirenik??? Lau urtetan zehar urtero berdina, euskararen inguruan apenas hitzeginda! Iparraldeko ordezkariaren azalpenak kenduta, hauek bai interesgarriak izaten zirela. Eta beste batek esan duen moduan ez dakit UEMAtik irteteko erabakia EAJko zuzendaritzak edo nork hartu duen, nik dakidana da han geunden ordezkari askok eskatzen genuela egoera harekin bukatu beharra zegoela.

12

Atapuerko | 2008-04-18

Beno. UEMAk laguntza gitxi edo bapezegaz egon ba da lanian hoin arte, MuItibarren ekarpenaren faltia ez da askorik igarriko, ez da? Gainera diru hori berrezkuratzeko oso errez dauko UEMAk:: zuzendariaren soldata potolua apur bat murriztu eta kitxo. Porsierto, foru honetan idatzi daben baten batek seguru daki koordinatzaileak zenbat irabazten daben urtero eta, diru publikoak direnez, esan ahal izango da, ez? Nik beintzat nahi neuke jakin. Ez dot uste zuzendari-coordinatzaileak beren soldataren zatitxu bateri uko eitxeko arazorik eukiko dabenik. Azken finian, hamen zalantzan dagoena UEMAren etorkizuna da eta ez inoren soldata, ez da? Edo kasu honetan be euskeria atzaki bat baino ez da batzuk ondo baino hobeto bizitzeko kolperik emon barik?

11

2008-04-18

Ez ei dau dirurik UEMAri laguntzeko, ezta presuen senidientzako bez; baina bai zinegotzixen etxeraino bidiek eitxeko. Hori bai, danon dirue beti batzun eskuetan.

10

2008-04-18

Munitibarrei zorionak emateko orduan kontuan hartu al duzu munitibartar askok 20 urte inguruan Euskara normalizatzeko egin duten lana eta ahalegina, kotxez egindako kilometroak edota auzitegi españolek eragindako egonezinak UEMA dela eta ez dela? Uste al duzu erabakia hartu dutenek kontuan izan dituztela? Eta Euskazako EUDELen zerbitzuek zertan lagunduko dioten Munitibarri, PNVko zinegitziak eurak Munitibarko Euskararen egoeraz konsziente ez direnean? Gainera gehienak berton bizi ez direnean. Munitibartarron zoironaren testigu denbora izango da, baina baten batek Munitibarrentzat onena zer den pentsatuta erabakia hartu ez dutela ere nozbait aitortuko digu.

9

2008-04-18

zorionak Munitibar! Ia zuk eman dezun pausao beste batzuk emateko gai diren! Badirudu gure Euskal Herrian "txiringitoak" montatzen dituztenak batzuk bakarrik direla, eta besteek euskararen alde, herri onen alde,... lan egiten duten bakarrak direla. Nik ikusi dut Uemak zer lan egiten duen, bertako langileek zenbat lan egiten duten eta bertako batzarretan euskararen egoera hobetzeko zenbat hitzegiten zen. Txiringito edarra!

8

2008-04-18

Atapuerko, fabrikak be desmontau eingo doguz, han be "del kuento" bizi zarie eta (hori esaten eban nire aititak behintzat). Danok baserrietara bueltauko gara eta ortuan eta animalixakin biharra egin (hori bai, "elebitan", PNVren legeak diñoelako...)

7

2008-04-18

EUDELek zerbiztu "bera" kostu barik? adarra joten ala? inork be ez dau biherrik eitten kobrau barik! Hori danon artin pagaukogu (parte izen zein ez)!!! Desmontau bidizen txiringitu PNVnak diz (baiña trankil, datozen hauteskunditan desmontaukotsuez PSOEkuk...)

6

2008-04-18

-Aurreko legegintzaldian (eta oraingoan) UEMAn soilik euskararen inguruan hitz egin da. Eta horren barruan sartzen dut PNVk zuzentzen duen Hizkuntz politika??? negargarria salatzea -UEMAko langileek (5 dira ez 4, lehenengo enteratu zaitez) lan handia egiten dute (beste gauza bat da udaletxeetako politikoek kasurik ez dietela egiten) -Aurrekoaren erakusgarri begiratu emaitzak: UEMAko udalek EHko emaitza onenak dituzte euskararen normalkuntzari dagokionez -UEMAtik irtetea PNVren zuzendaritzak erabaki du, arrazoia bakarragatik: ez duelako kontrolatzen mankomunitatea (ez daukalako gehiengorik) -Nahiko merito dauka ezelako dirulaguntza barik aurrera egiteak (zergatik UEMAk ez du jasotzen inolako dirulaguntzarik, eta beste edozein instituzio publikok bai???) -Udalei kuota merkeagoa kobratzeko era badago, UEMAri dagozkion dirulaguntzak ematea -Dirua botatzeaz eta funtzionarioez aritzerakoan konfunditu egin zara, horiek HPSkoak dira!!! -Eta arrazoiei dagokienez falta zitzaiguna: Eudelek zerbitzu "bera" eta "doan" ematen duela. Zer egin du orain arte? nork, eta Eudelek, ia dena erdaraz produzitzen duenak?

5

UEMA AURRERA | 2008-04-18

Zure lanean jendeak ostirik egiten ez badu eta ondo kobratu norena da errua? Nire herrian jefeari botatzen zaio kulpa. Ba kasu honetan azken 4 urteetan UEMAren zuzendaritza EAJren eskuetan egon da. Eta egia da atzerapausuak egon direla eta gainbeheran jarri dutela UEMAren egoera. PNVren nahia izan da UEMA egoera honetan ustea eta orain denok hasitako proiektua kaka eginda utzi eta badoa bere txiringitoetara medailak jartzera.

4

2008-04-17

UEMAko kide izateko aukera izan dut aurreko urteetan. Han ikusi dudana benetan lotsagarria izan da. Euskara ez, beste edozertaz hitzegin da. Han ikusi izan ditudan bronkak ez ditut beste inon ikusi, UEMAn dauden lau langile funtzionario horrek potrojorran egon dira lau urte hauetan EAJ ko lehendakari bat zegoelako. UEMA ez da euskararen alde jarduteko erabiltzen, iskanbila politikoa sortzeko baizik. Zorionak Munitibar, denek eman beharreko pausua ematen lehenak izateagatik! Udalei kobratzen zaien kuotak oso altuak dira, eta dena zertarako eta ezer gutxi egiten duten lau langileri ordaintzeko, trukean ez dute ia ezer jasotzen udalek eta! Txiringito hau desmontatu beharra dago, edo behintzat EAk eta EAJk bertatik irten behar dutela deritzot.

3

ATAPUERKO | 2008-04-17

Ondo egiña...txiringituak desmontatzen hasteko ordua eldu da...."del kuento" bizi nahi dabenak ataratia dauko ONCEko loteria...Zorionak munitibartarrari.....eta UEMAko "funzionarioak" fabriketara...

2

2008-04-17

gora muttubar eta gora bertako udaletxie!!!!!!!! UEMA-tik kanpora?? irakurri dodanin sinistu bez!!!baina gaur ezta inusente egune beraz, egixe izengo da!herri euskaldun baten....bueno,diru aurreratu bida ta normala da....asko dekonak gehixa gure dau!

1

UEMA AURRERA! | 2008-04-17

Zeñek diño UEMA eta EUDEL bardiñak dizena? UEMAko sorrera akti firmata dauke PNVk, Eudel sortu ban gero eta on bardinak dizela? Bardinak balitxakez zeatxik sortu bigarren bat? Desliz ederra eukiban PNVk UEMA sinatu banin ze eztai zelan ulertzen dan euskeri erderin gainetik lehenestin politiki EAJn diskursun. Bañe ondo, kendu disfrazak autonomista aluok! Zuek euskeriaz gugenheimeaz baño negoazixo handixa nahi dozue ein eta!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.