
Ikasturteari agur esateko jaia
Munitibar Ikasturte amaierako jaia egiteko 'Makilakixki'-ren ipuina antzeztu zuten ikasleek herritarren aurrean.
asier alkorta
Munitibarko Herri-Ikastetxeak ikasturte amaierako jaia egin zuen atzo. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arteko ikasle guztiek udaletxeko areto nagusian antzeztu, abestu eta dantzatu egin zuten.
Makilakixki-ren ipuina abiapuntutzat hartuz, jantzi eta guzti ospatu zuten ikasturte amaierako jaia. Irakasleak laguntzeko bazeuden ere, umeak ondo baino hobeto konpondu ziren.
Aretoa bete-bete egin zen, eta barreak ere entzun ziren bertaratutakoen artean, umeak txiste kontari aritu ziren eta.
DEIALDIAK
PODOLOGO ZERBITZUA
MARKINA-XEMEIN, - 2008-10-01
DEIALDIAK
Marmitako jana
BERRIATUA, Laka Erdi sagardotegian - 2008-09-29
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.