Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Munitibar
2008ko urriak 7, Martitzena

;2008-07-04;Gazteek etxeen eraikuntza ´gehiegizkoa» salatu dute. Munitibar Orain urte batzuk, etxe falta bazegoen ere, orain, herritarren beharrizanak aldatu egin direla esan dute.

Gazteek etxeen eraikuntza «gehiegizkoa» salatu dute

Munitibar Orain urte batzuk, etxe falta bazegoen ere, orain, herritarren beharrizanak aldatu egin direla esan dute.

asier alkorta

Munitibarko gazteek herria etxeen eraikuntza «gehiegizkoa» jasaten ari dela salatu dute. Orain urte batzuk, etxebizitzen beharra egon zela onartzen badute ere, gaur egun, etxe gehiago eraikitzeak herritarren beharrizanak ez dituela asetzen azaldu dute.

«Momentu baten, herriak etxe gehiago eraikitzea eskatzen zuen. Urteekin, ostera, etxe kopurua gehitzen joan da eta, gainera, etxeak beste modu batekoak egiten hasi dira», esan dute herriko zenbait gaztek.

«Beharrizanak aldatu dira»

Gauzak horrela, herriko gazteek eraikuntza mota horiek egitea gelditzeko eskatu dute. «Orain, herritarren beharrizanak beste batzuk dira, etxebizitza beharra beste maila batera pasatu da».

Egoera hori salatzeko, joan den astean mural bat margotu zuten gazteek Munitibarko frontoi ondoko kantoian.

Mutrikurako deia

Murala egiteagaz batera, hilaren 12an Mutrikun ospatuko den «proiektu txikitzaileen» kontrako egunean parte hartzeko deia egin dute. «Eskualde eredu honen kontra dauden guztiei Mutrikura joateko deia egin nahi diegu».

Agenda

IKASTAROA

Saltsa ikastaroa
ONDARROA, Egidazu Kaia 1ean - 2008-10-04

DEIALDIAK

PODOLOGO ZERBITZUA
MARKINA-XEMEIN, - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.