
Ibaia zeharkatzeko zubia ipini dute Bengola parean
Munitibar-gerrikaitzBengola eraikinaren paretik pasatuko den Lea ibilbidean zubia ipini du Learrik, ibaia zeharkatu ahal izateko. Guztira, hamazortzi metro luze ditu: zubiak hamabi metro neurtzen ditu eta lurra zubiagaz lotzeko egin duten pasabideak sei. Learrikoen esanetan, zubi hori egitea proiektuaren barruan zegoen, baina, orain arte, ezin izan da ipini. Martitzen arratsaldean zubia Bengola aldera jaisten zebiltzala, kamioi gainean mugitu eta zuhaitz bat jo zuen. Garabiaren laguntzagaz berriro kamioian zuzen ipini, eta zegokion lekura eroatea lortu zuten beharginek. Oraindik, ostera, zubia lurrari sendo lotuta badago ere, azken ukituak egitea falta dela argitu dute.
IKASTAROA
Saltsa ikastaroa
ONDARROA, Egidazu Kaia 1ean - 2008-10-04
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.